Gora ETXI !
Orain dela sei hilabate gutxi gora behera nik eta lagun batek amets bat izan genuen: Musika talde rockeroa eduki. Nola ez, oso urrun ikusten genuen ametsa, baina, gauza bat ez genuen kontutan hartu. Ni bateria jotzen hasiko nintzen, beste bi lagun kitarra, bajua ere lagun-min bat eta abesteko gura asko zituen beste batek bere ahotsa prestatuko zuen. Bi aldiz pentsatu gabe bildu ginen taldetxo bat egiteko.
Lehenik eta behin musika ikastea zen gure proiektua, baina beste gauzatxo batzuk ere pentsatu genituen. Musika talde guztiek estilo bat dute, izen bat... Zein musika-estilo joko (saiatu gutxienez) genuen erabakita zegoen. Zalantzarik gabe punk-ska. Estilo hau guztiok geneukan gustoko. Izenaren kontua zailagoa izan zen. Proposamen asko egon ziren baina bat ere ez bikaina. Egun batean bati etorri zitzaion burura izentxo bat: "etxi". Bai bai, x-rekin. Ez du ezer esan nahi baina guztioi izen dinamikoa eta erakargarria iruditu zitzaigun. ETXI izenarekin gelditu ginen. Ideiak eta ametsak makina bat ditugu baina talde musika on bat sortzeko musika ikastea da garrantzitsuena. Buruan izan ETXI hitza, etorkizunean asko hitz-egingo da talde honi buruz eta...(ejem...)