domingo, mayo 29, 2005

Beti ezin da irabazi...

Pasaden larunbatean euskadiko finaleko 2 partidu jokatu nituen. 3 dira guztira, baina azkena hurrengo larunbatean jokatuko dugu. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa osatzen genuen finala. Guk, Arabako kopa irabazi genuen. Hemen, Gasteizen zen finala, etxean. Lehenengo partidua Bizkaiaren kontra. Goizeko hamarretan, guztiz lokartutal geunden. Norgehiagoka hasi zenean Bizkaiko zaleak pankarta batekin hasi ziren animatzen. Bere leloa oso ezagunena zen , Liverpool-ena bezala: You will not never walk alone. Nahiz eta etxean jokatu, gure zaleak, isil-isilik zeuden, berriz besteak ez ziren isiltzen. Lehenengo zatian gol bat sartu genuen. 1-0, horrela bukatu zen lehenengo zatia. Partidua amitzeko 5 minutu geratzen zirelarik, Bizkaitarrak enpatatu zuten. Geroxeago beste gol bat sartu genuen, irabaztearena gertu genuen. Besterik ez ziren 2 minutu falta eta ur hotzez beteriko ontzi bat bota ziguten. 2-2, horrela amitu zen partidua. Penaltiak bota beharko genituen, baina ez partidua irabazteko edo galtzeko, Gol gehiago lortzeko eta sailkapenean berdin ez geratzeko. Aipatutako penaltietan irabazi genuen, 3-2, gure atezainak jaurtiketa gogor bat gelditu zuen. Oso triste, dutxetara abiatu ginen. Guztien pentsamenduetan gauza berbera bueltaka zegoen, garaipena. Dutxa hartu eta gero, Arabako kopa hartzera joan ginen. Denborarekin, partiduaren oroimena desagertu. Jan eta deskantsatu eta gero, berriro ere, gizarte etxera abiatu ginen, Hegoalde izenekoa. Hurrengo norgehiakoka irabazteko itxaropena gertu geneukan. Oso gertu. Gipuskoaren kontra. Haiek hasi ziren irabazten, gu, lasai geunden. Hori zela eta enpatatu genuen baina berriro sartu ziguten gol bat. Berriz ere, lasai geunden. Lasaitasuna kiroletan garrantziskoa da. Guk geneukanez oraindik, sartu genuen beste gol bat. Hortik aurrera lasaitasuna galtzen hasi ginen. 15 aldiz gutxi gora behera bota genuen eta bat ere ez gola. Oso urdurik geundenez gol erraz bat sartu ziguten. Hortik aurrera hondamendia etorri zen. 5-2 azkenean. Denak oso oso haserre, urduri, triste... Gauza txarren nahasketa bat. Ostikada haundi bat hartu genuen... Euskadiko txapeldunak izatearena desagertu egin zen. Orain bakarrik txapeldunordeak izan ahal gara. Gutxienez... Baina horretarako Nafarroa irabazi behar dugu hurrengo astean eta Gipuzkuak Bizkaia irabazi behar du. Baina lehen genuen gogoa eta orain duguna ezin da konparatu. Baina ez dugu pentsatu behar galdu dugula, baizik eta irabazi dugula. Arabako txapeldunak gara eta. Lehenengo hezkuntzako 6. mailan ere lortu genuen. Euskadiko final hurrengo batean gogorrago borrokatu beharko dugu eta inoiz ez desilusionatu

4 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Animo eta aurrera Arabaco txapelduna.Urrengoan lortuko duzue.

domingo, mayo 29, 2005  
Anonymous Anónimo said...

Dena hobe prestatu behar da. atsedena, lasaitasuna, konfidantza eta umore onekoa. Dena den maratoi antzeko saioa izan zen. Baina, aparte utzi bukatzerakoan gertatu zena: bostekoak luzatu behar dira (hori bai dela gimnasia), ezta?

domingo, mayo 29, 2005  
Blogger Katixa Agirre said...

Hori da filosofia, maitia! Niretzako txapelduna zara, eta oso gol polita sartu zenuen, nik "Jonbeeee, sartu gol bat" garrasi egin eta gero. Eskerrik asko!

lunes, mayo 30, 2005  
Anonymous Anónimo said...

Ay pitxonzito mojau! ez dezu kontatu familia osoa animatzen zenuela, eh? oso ondo jokatu zenuten ta hurrengoan hobe. muxu!

martes, mayo 31, 2005  

Publicar un comentario

<< Home

T-Mobile Razr V3
T-Mobile Razr V3