Oso urrun ikusten ditut nire ametsak...
Gaur, nire ametsei buruz hitzegingo dizuet...Nahiz eta oso urrun ikusi. Nire ustez, euskaldun askok amets antzekoak ditugu.Baina den-denok daukagun ametsa askatasuna da. Horretaz amets egin nuen bart...Askatasuna lortzea ez da gauza erreza...Batez ere Euskal Herrian. Faxismoa dela eta (dakizutenez gure herrian ez da falta). Faximoa dela eta ezin dugu libre bizi...Hau esatea kosta egiten zait baina nire ideiak adierazi nahi ditut. Euskal Herriko 7 herriak elkartuak egotearekin ere amets egin nuen, baina nola ez, nahiz eta ez deitu, faxismoa agertu zen berriro nire ametsean. Bart ikusi nuen azken ideia komunismoa zen. Aberats eta dirudun pertsona boteretsuak ez egotea eta dena denona izatea...Zelako ametsa ezta? Hori errealitatean ez dut ikusten, bakarrik ametsetan...Hiru ideia horiek batzen baditugu paradisu batean biziko ginateke. Gauza oso garrantzitsu bat ahaztu dut, gauza guzti hauek bakearekin lortuko nahi nituzke.




4 Comments:
Nik uste dut nahiko obsesionatuta zaudela politikarekin nabaritzen da oso gaztea zarela .Hala ere ondo idatzita dago.Jarraitu idazten baiña bilatu beste gaiak interesgarriagoak Musu Bat .
EHK da EuskalHerria?
zer esanahi dago bi irudietan?
Koldo
Idatz dezakezu ere egunero gertatzen zaizkizun gauzei buruz, beti da errezago idaztea batek ezagutzen duenaz, gauza abstraktuetaz baino. musu bat
Bat nator esan dozunagaz. Baina, gogoratu ez dauela lortu ezin dan ezebez, bizirik zauzela egizu amets. Testu politte!
Publicar un comentario
<< Home