domingo, mayo 08, 2005

Eguneroko bahiketa

Munduan gertatzen diren bahiketa guztien artean, euskal presoenari buruz hitzegingo dut. Orain dela hiru urte eta erdi, nire arrebaren lagun bat eraman zuten ertzainek. Berak ez zuen ezer egin baina epai batek ETA-ren mugimenduan zegoela zihoen, eta ez zeukaten arrazoirik espetxera eramateko baina horrela da bizitza hemen...Madrilgo goi karguek denetarik egiten dute euskal gazteria suntsitzeko. Baina hori ez da dena, ez dituzte Euskal Herriko espetxeetara eramaten baizik eta kanpoko espetxeetara. Hori dela eta familiar eta lagun asko errepideetan diru mordoa galtzen dute, denbora, eta batzuetan bizitza...Espetxeetara eramaten dituztenean, askotan torturatzen dituzte...Lehen aipatu dudan gaztea (nire arrebaren laguna)hiru urte eta erdi egon zen madrilgo espetxean epaitu gabe, arrazoirik gabe... Dagoeneko askatu dute baina sufrimendua ez da desagertzen hain erraz. Gainera ez dago guztiz askatuta, epaitu behar dutelako oraindik...

3 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Asier Askatu!!
K.

domingo, mayo 08, 2005  
Anonymous Anónimo said...

Horrelakoa da bizitza

domingo, mayo 08, 2005  
Anonymous Anónimo said...

Estatutoa nahi zenuten?...toooori estatutoa.

miércoles, junio 29, 2005  

Publicar un comentario

<< Home

T-Mobile Razr V3
T-Mobile Razr V3